Maiatzaren 2an autobus bat hartu genuen Argentina kalean. 8:15an, denok geundenean, Oriora joan ginen. Orioko barnetegia oso ondo zainduta zegoen eta hor lantzen zuten pertsonek oso atseginak ziren gurekin.
Lehenengo egunean, Orioko herrira joan ginen buelta bat ematera eta herria ezagutzeko. Bertan, ekintza batzuk egin genituen. Gabean, oso ondo pasa genuen, berdurrezko joku bat egin genuelako. Abesti batzuk abestu genituen, hala nola, "Furra Furra" "Loretxoa" "Kaixo" eta gehiago. Hurrengo egunean, Zarautzera joan ginen eta bertan Arguiñanoren sukaldea ikusi genuen. Hondartza ikusi genuen ere, eta oso polita zela pentsatzen genuen. Eta azken egunean, dena txukundu behar genuen eta autobusa berriro hartu bueltatzeko.
Oso irteera interesgarria eta polita iruditu zitzaidan. Momentu guztietan euskera hitzegiten genuen, eta hori asko gustatu zitzaidan. Lepoko polit bat egin genuen gure euskeraren erabileraren arabera. Klaseko harremanak gogortu genuen, eta orain denok oso ondo eramaten gara bata bestearekin.
Klikatu hemen Orioko argazkiak ikusteko

Bikain Paula!!!
ResponderEliminar